XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gora Jainkoa kantutegia, zer eta nola

Jose Maria Zapirain E.M.-k euskeratua.

Euskal eliz-barrutietarako irten berri dan GORA JAINKOA! eliz-kantutegiak izan dituen gora-beraen berri beren irakurleri azaltzeko eskatzen digu Lazkao-ko Beneditarrek argitaratzen duten JAUNAREN DEIA aldizkariaren zuzendaritzak.

Kantutegi onen euskal-zatiaren historia apur bat egitera mugatuko dut nere lan au.

Bijoa aurretik, bost euskal eliz-barrutitako liturji-batzordea osatzen duten eliz-musikaren erantzukizudunek eskuartu dutela kantaen aukeratzean.

Ez dut uste eman zaidan lanetik irtetzen naizenik, ia berrogeitamar urtean zear, gaurko argitalpena arte eman diran oinkadak zeintzuk izan diran oroitzen baditut.

Gaurko argitalpena ez da, noski, azken-jomuga, bainan bai gure parrokietako liturji ta musika-etorkizunarentzat mugarri bat.

1928-ko urtean, Gazteiz-en ospaturiko Eliz-Musika Batzar Nagusian artu ziren erabakiak oroituz asiko natzaizue.

Auxe eskatzen zan bertan, ots, argitara zedilla eliz-musikazko kantutegi errikoi bat eliztar guztiek, aurtzarotik asita, Parrokiko liturji-elizkizunetan eta bestelakoetan, eskuan liburua dutela, gogoz euskuar dezaten.

Erabaki au betetzearren, gure eliz-barrutian, orduan Gazteiz-koa, an-emenka ta nor bere aldetik, itzez eta doiñuz osaturiko kantutegiak argitaratzen asi ziren, gure erriko zenbait errebistek zuen musikazko geigarrian.